XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
6.1. ERRESONANTZIA RLC ZIRKUITUETANErresonantzia eguneroko bizitzan azaltzen den fenomenoa da. Sistema erresonantea, elektrikoa, mekanikoa, hidraulikoa, akustikoa edo bestelako edozein motatakoa izan daiteke.
Atal honetan sistema erresonante elektrikoa landuko bada ere, fenomenoaren garrantziaz jabetzearren, bai sistema mekanikoan, bai akustikoan, duen eragina zenbait adibideren bitartez azalduko da.
- Operako abeslariak, esaterako, beirazko kopa hautsi dezake, nota musikala
- Organo baten hainbat tutu, nota ezberdinak igortzeko gai dira, bakoitzari, tamaina geometrikoaren arabera, dagokion
- Auto baten kolpeleungailuaren gainean gorantz eta beherantz,
Aldiz, jauzien maiztasuna handiagotu edo eta motelduz gero, autoaren gorabeherako oszilazio-higidura nabarmen txikiagotuko da.
- Espaziuntziaren jaurtiketan, propultsio-motoreek sortutako dardara izugarriaren maiztasunak untziaren egitura mekanikoan zuzeneko eragina du, untzia eraikitzeko erabili diren osagaiek deformazioak jasaten dituztelarik.
Untziaren deformazio-maila, motoreek sorturiko oszilazio-indarraren anplitudearen eta maiztasunaren araberakoa da. Injineru-taldeak, beraz, untzia eraikitzeko erabili diren osagaien erabateko deformazioa eragozteko, motoreak sorturiko dardararen
Egoera hauek guztiek maiztasun kritiko bat erabiltzearen ondorioak dira, eta, kasu bakoitzean, maiztasunaren balio posible bakar batentzat suertatzen dira gainera.
Maiztasunaren balio hau da, hain zuzen ere,
Adibideetan ikusi dugunez, erresonantziaren ondorioak onuragarriak edo eta kaltegarriak izan daitezke, sistemak egin behar duen zerbitzuaren arabera.
Aurrerantzean, seriean lehenik eta paraleloan ostean, ezarririko kondentsadore eta harilek osatutako zirkuituetan, zenbait aplikaziotarako ezinbestekoa den fenomeno hau landuko da.
RLC zirkuituetan, nahiz serie- nahiz paralelo-konexioetan, erresonantzi fenomenoa, zirkuituaren inpedantzia baliokidea erresistibo hutsa izatea lortzen denean azaltzen da.